Hauteskundeak

Abadiñoko EAJk maiatzaren 26ko hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 11a, 13:09

EAJk udal hauteskundeetarako Mikel Garaizabal zerrendaburu izango duen hautagaien zerrenda aurkeztu du.

Talde jeltzaleak ohar bidez adierazi duenez, lantalde “eraberritu eta anitza” osatu dute, “ilusioa eta konpromisoa” uztartzen dituena. "Ilusio eta konpromiso horiek gure herrikideen eguneroko bizimodua hobetzeko erabiliko ditugu", aitortu du Mikel Garaizabal alkategaiak.

Bestalde, Abadiñoren etorkizuna era iraunkor, eraginkor eta funtzionalean garatzeko asmoz 'Abadiño Eraikiz' prozesu parte hartzailea garatu dutela, eta helburu batzuk ezarri dituztela jakitera eman dute jeltzaleek.

HAUTAGAIEN ZERRENDA:

1. Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria
2. Iñaki Rekalde Muniai
3. Ana Gómez Pérez
4. Karmen Marko Gorostiza
5. Alberto Guerra Gómez
6. Amaia Oskoz Uribasterra
7. Olatz Villa Agirre
8. Iñaki Bidaurratzaga Undabarrena
9. Laura Sánchez Meñika
10. Eneko Etxebarria Alberdi
11. Kontxi Pérez Sánchez
12. Axier Garate Azpitarte
13. Silvia Caballero Gómez
14. Sonia Rodríguez Velasco
15. Jabier Agirre Kerexeta
16.Nagore García Ereño

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!