Jendaurrean berba egiteko emakumeentzako tailerra antolatu dute Abadiñon

Karolina Suarez 2019ko api. 11a, 09:47

Txanporta kultur etxean izango dira saioak, eguenero, maiatzaren 9tik ekainaren 27ra, 17:30etik 20:00etara.

Abadiñon emakumeentzako tailerra antolatu dute, jendaurrean hitz egiten ikasteko. Idoia Eizmendik emango du modu eraginkorrean komunikatzeko ikastaroa.  

Besteak beste, zenbait egoeraren aurrean komunikatzea eta norberaren buruagaz ziurtasuna lortzea dira helburuak.

 

Poltsa-apainketa tailerra 

Gazteei zuzendutako egitarauaren baitan, udalak poltsa-apainketa tailerra antolatu du. Errota kultur etxean izango da, apirilaren 17an, 19:00etan. Hilaren 12ra arte eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!