Bideokamerak ezarri dituzte Abadiñoko ikastetxeetan

Aritz Maldonado 2019ko api. 11a, 09:00

Barikuan, hilak 11, jarriko dituzte martxan. 

Neurri honekin, "ohikoak" bilakatu diren ekintza bandalikoekin amaitu gura du Abadiñoko Udalak Jose Luis Navarro alkatearen arabera. "Denonak diren gauzak babestea da kamerak jartzearen helburua". Azken hilabeteetan eskoletan hainbat ate, leiho, sarraila edo txintxaun apurtu dituzte, eta bestelako azpiegiturak zikindurik edo hondaturik agertu direla salatu du Navarrok. "Herritar guztion ondasunekin neska-mutil batzuek duten jarrera ardurabakoa jasanezineko egoera batera heltzen ari da".

Kamerek eskola orduetatik kanpo grabatuko dute: astelehenetik barikura, 20:00etatik 08:00etara bitartean, eta barikuetako 20:00etatik astelehenetako 08:00ak arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!