Tailerrak, puzgarriak eta bestelako ekitaldiak egon ziren talde independentearen hogeigarren urteurrena ospatzeko. Javier Crespo alkategaiak esker oneko berbak eduki zituen festara hurbildu zirenentzako. "Hainbat bizilagunen artean taldea sortu genuen duela hogei urte, herria aldatzeko lan egin behar zela uste baikenuen. Bi hamarkada hauetan zehar, aldaketa garrantzitsuak egin ditugu, eta herritarren babesari esker, hori egiten jarraituko dugu".