Mendiola inguruetan bildutako hondakinak errepide alboan bildu ditu auzotar batek

Aritz Maldonado 2019ko api. 4a, 16:13

 Oraindik ere, inguruetan zabor asko dagoela salatu du.

Auzotar berdinak abisua eman zuen Abadiñoko udaletxean, martxoaren 25ean, horiek batzera pasatzeko. Bertan, Ura agentziaren ardura dela esan zioten. Bi egun beranduago komunikazioa sartu zuen udalean, eskaera modu ofizialean erregistraturik geratzeko.

Argazkietan ikusten den bezala, errepide alboan jarraitzen dute hondakinek. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!