Josu Etxaburu, Gure Esku Dagoko bozeramaile berria, Abadiñoko hitzaldian izango da

Joseba Derteano 2019ko api. 1a, 13:30

Zelai Nikolasek eta Iñigo Urrutiak ere parte hartuko dute eguenean, 19:00etan, Txanporta kultur etxean egongo den berbaldian.

Testuingurua kontuan hartuta, Gure Esku Dagok aurrera begira zer asmo duen azalduko du Etxaburuk. Nikolasek eta Urrutiak autogobernu ponentzia eta Euskadirako estatutu berria izango dituzte berbagai. Estatutu horren ezaugarri nagusietan sakondu eta erabakitzeko eskubidea zelan jasoko litzatekeen azalduko dute.

Josu Etxaburuk 20 urte daramatza irakasle Elorrio BHI institutuan eta Gure Esku Dagoko kidea izan da hasiera-hasieratik.

Zelai Nikolas Ezkurdia Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramaile ohia da. Lanbidez Eusko Jaurlaritzako legelari, erabakitze-eskubidearen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu du.

Iñigo Urrutia Libarona legelaria eta EHUko irakaslea da. Euskadirako estatu berrirako testu artikulatua lantzen dabilen idazketa-taldeko kidea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!