Rodriguez eta Zuazubiskar abadiñarrak protagonista Valentziako Espainiako Kopan

Anboto 2019ko api. 1a, 10:00

Espainiako kopako azken jardunaldia jokatu da asteburuan Valentzian. Bertan, Markel Rodriguez eta Illart Zuazubiskar protagonista izan dira.

Jubenil mailan, Markel Rodriguez abadiñarrak Espainiako Kopako sailkapen nagusia irabazi du kanporaketa proban bigarren egin ostean. Horrez gain, gaur jokatu den Espainiako madison Txapelketan Rodriguezek zilarrezko domina irabazi du Telmo Senperena bikoteagaz batera.

Zuazubiskarrek maila nagusian garaipen bat eta bigarren postu bi lortu ditu, tempo, kanporaketa eta puntuaketa probetan, hurrenez hurren. Emaitza horiei esker Valentziako Espainiako kopan bigarren postua lortu du. Sailkapen nagusiari dagokionez, Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak hirugarren postuan amaitu du. Abadiñarrak lehenengo jardunaldian ez zuen parte hartu Zeelanda Berriko eta Hong Kongeko Munduko Kopetan zegoen eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!