Oier Ariznabarreta eta Oihana Azkorbebeitia Sara Korrika Trail mendi lasterketan nagusitu dira

Anboto 2019ko mar. 31a, 17:57
Oier Ariznabarreta podiumean irabazlearen txapelarekin.

Gartzen Elejabarrieta korrikalari abadiñarra zortzigarren sailkatu da mutiletan.

700 korrikalarik parte hartu dute aurten Sara Korrika Trail mendi lasterketan. Eguraldia lagun, 22 kilometroko ibilbidea osatu dute eta, azken urteetan bezala, Oier Ariznabarreta durangarrak (1.55.46) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak (2.19.17) irabazi dute lasterketa. Silvian Court sailkatu da bigarren mutiletan (1.58.25) eta Iban Letamendi hirugarren (2.00.34).

Gartzen Elejabarrieta gazte abadiñarrak zortzigarren egin du (2.05.51). Nesketan Maria Zorrozak egin du bigarren (2.23.54) eta Mayi Mujikak hirugarren (2.28.44). Lehenengo hiru neskak euskal selekziokoak dira.

Oihana Azkorbebeitia podiumaren erdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!