Abadiñon, enpresa bateko ke-kanpaian sua piztu da eta suhiltzaileek itzali dute

Joseba Derteano

Gertaerak ez du zauriturik eragin.

Abadiñoko Arzubia industriguneko enpresa batean, makina bateko ke-kanpaian sua piztu da, suhiltzaileek informatu dutenez. 18:10 inguruan jaso dute abisua. Enpresa hori Traña-Matienan dagoen Inyectametal dela zehaztu dute Ertzaintzako iturriek. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Gertaerak ez duela zauriturik eragin jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!