[Bideoa]: Hara zer punteria duen Asier Aspuruk

Joseba Derteano 2019ko mar. 27a, 09:09

Begia non, pilota han jartzen du pilotari abadiñarrak. Sakean bete-betean jo du atzeko koadroetan bera grabatzen jarritako mugikorra.

Horretaraxe zihoan, baina ez zuen uste asmatuko zuenik. Mugikorra oraindino erabilgarri geratu dela azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!