Arkada Social, Izaki Gardenak eta Esne Beltza, besteak beste, Abadiñoko San Trokazetan

Anboto 2019ko mar. 26a, 14:22
Arkada Social

ANBOTOk jakin ahal izan duenaren arabera, maiatzaren 15etik 18ra bitartean izango dira kontzertuak. 

Lehenbiziko kontzertua maiatzaren 15ean izango da. Luhartzek erromeria eskainiko du, hain zuzen ere. Bi egun beranduago, barikuan, Izaki Gardenak eta Pelax taldeek pop eta rock doinuko kontzertuak eskainiko dituzte Probalekuan. 

Zapatuan, ostera, punk doinuak gailenduko dira. Arkada Social eta Not Scientist taldeek kontzertua eskainiko dute Txanporta plazan. Gaua borobiltzeko, Esne Beltzak dantzan jarriko du plaza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!