Oihana Azkorbebeitiak Kolazino Eguneko mendi lasterketa irabazi du Bedian

Anboto 2019ko mar. 23a, 15:03

300 korrikalarik parte hartu dute 24 kilometroko mendi lasterketan.

 Gaur Kolazino Eguneko V. edizioa jokatu da Bedian eta, urtero moduan, mendi martxa, BTT lasterketa eta mendi lasterketa antolatu dituzte. Mendiko lasterketan 300 korrikalarik parte hartu dute 24 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Bertan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da, 2.30.54ko denbora eginda. Amaia Amantegi izan da bigarrena (2.36.35) eta Ainara Uribarri hirugarrena (2.39.09). Mutiletan Beñat Katarain zegamarra nagusitu da (2.27.00)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!