Autobusa antolatu dute Abadiñon eta Elorrion, domekan Altsasuko manifestaziora joateko

Aritz Maldonado 2019ko mar. 19a, 11:10

Autobusa goizeko 10:00etan irtengo da Zelaietako geltokitik. Ostean, elorriarrak batuko dituzte.

'Altsasukoak aske, muntai polizialik ez!' lelopean manifestazioa deitu dute domekarako, martxoak 24, Altsasun. 12:00etan hasiko da mobilizazioa.

Abadiñon eta Elorrion autobusa antolatu dute bertara joateko. Goxoa edo Abarketeruena tabernetan eman dezakete izena abadiñarrek. Elorrion, ostera, Portalekuan apuntatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!