Apirilean hasiko dituzte Zelaieta eraberritzeko lanak

Aritz Maldonado 2019ko mar. 14a, 16:02

Zortzi hilabetez luzatuko dira Zelaieta oinezkoentzako bihurtzeko obrak. Aurrekontua 1,7 milioi eurokoa izango da.

Martitzeneko bilkuran onartutako aurrekontuetan 995.000 euroko partida bat dago inbertsioetarako; hortik, 970.000 euro proiektu honetara bideratuko dira. Aurrekontuak Abadiñoko Independienteen eta EAJren aldeko botoekin onartu ziren. EH Bilduk aurka bozkatu zuen. 

Zelaietako erdigunea oinezkotuko da, espaloiak handituko dira, saneamentu  eta argiteria sareak berrituko dira, eta Aita Kurutzeko bidegurutzean, N336 errepidetik datozen autoei sarbidea emango dien biribilgune bat egingo da obra hauetan.

2018ko aurrekontua baino 300.000 euro handiagoa izango da aurtengo aurrekontua, 10.428.431, 81 eurokoa hain zuzen ere. Jose Luis Navarro alkatearen arabera, igoeraren arrazoia gastuak gutxitzeko egin den politika da.

25.000 euroko beste partida bat Abadiñoko fondo bibliografikoak hobetzeko izango da. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!