Carlos de Cosen 'Hankak' argazkiak irabazi du San Blasetako argazki lehiaketa

Aritz Maldonado 2019ko mar. 12a, 10:35

25 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta horietako 19 Durangaldekoak dira. 

De Cosek bigarren saria irabazi zuen iazko lehiaketan. Aurten, ostera, 400 euro poltsikoratu ditu. Pedro San Roman abadiñarrak irabazi du bigarren saria (250 euro). Oinatz Arietaunabeña abadiñarrak, ostera, 150 euroko akzesita irabazi du. 

Aurkezturiko argazkiekin, erakusketa egingo da Errota kultur etxean martxoaren 1etik 15era.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!