Abadiñoko Zelaieta ikastetxeko ikasleek irabazi dute EAThink kantu lehiaketa

Anboto 2019ko mar. 7a, 19:40

'Ekologikoak gu!' bideoari esker irabazi dute saria. 

Euskal Fondoak elikaduraren alorrean kontsumo arduratsuak duen garrantziaz kontzientziatzeko landu duen proiektua da EAThink. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ia 400 ikaslek partu hartu dute, eta guztira 31 bideo jaso dituzte antolatzaileek.

Abadiñoko Zelaieta ikastetxeko 5-6 L.H C gelako ikasleek baserri-eskola batera joateko bidaia eta egonaldia irabazi dute. Epaimahaiaren berbetan, "kantuak lehiaketako helburuekin bat egiten du eta duen lelo itsaskorrak mezuari eraginkortasuna ematen dio". Alde teknikoaren lanketa ere nabarmendu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!