Iazko udaberrian, autoa hartu eta Corketik Dublinera joan ginen azkoitiar bi, kataluniar bat eta laurok, BTX ikustera. Urtebetetik gora neraman Irlandan bizitzen, eta etxetik urrun euskal talde bat ikusteko lehen aukera izan zen hura. The Grand Social aretoan Irlandako euskaldun guztiak geundela zirudien. Sekulako kontzertua izan zen, eta beti edukiko dut gogoan Dublineko kontzertu hura, zuzenean ikusi nituen azkenengoa izan da eta.