'Ni Zu Bi' ekimenari elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute Abadiñon

Aritz Maldonado 2019ko mar. 4a, 13:23

Martxoaren 9an aterako dute argazkia, 13:00etan, Txanporta plazan. 

Ni Zu Bi ekimenak gaixorik dauden euskal presoen alde kontzentrazioak eta martxa deitu ditu martxoaren 16ean Bilbon. Ekimen horri babesa adierazi gura diote argazkiaren bidez. 12:00etan egingo dira elkarretaratzeak zubietan. Ostean martxak egingo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!