14 urtera jaitsi dute auzotaxia erabiltzeko gutxiengo adina Abadiñon

Aritz Maldonado 2019ko ots. 27a, 09:30

Baserri auzoetako 35 gaztek erabili ahalko dute zerbitzua.

Hamalau eta hamazazpi urte bitarteko 35 gaztek gurasoen laguntzarik barik erabiliko ahalko dute auzotaxia. Landa eremuko bizilagunek herriguneetara joatea erraztu nahi da neurri honen bidez. Aurretik, dagokion karneta eskatu beharko dute udaletxean. Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, jasotako erreklamazio kopuruagatik egin da aldaketa. "Auzoetatik herrira joateko eskaera asko iritsi zaizkigu, eta erabiltzaileen adin tartea jaistea erabaki dugu horregatik". EH Bilduko Mikel Urrutiak aldaketa begi onez ikusi zuen, auzotarren mesederako izango delako. "Ondo deritzogu, landa eremuko bizilagunentzako garraio zerbitzu publiko gabezia dagoelako". Ordenantzan aldaketa egitea aho batez onartu zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!