Bart gauerdian irten ziren partehartzaileak Bilbotik, eta Gasteizera iristeko 110 kilometroan 6.000 metroko desnibel positiboari aurre egin behar izan diote. Ganekogorta eta Gorbea gainak gainditu behar izan dituzte, besteak beste. Emakumeetan Silvia Trigueros abadiñarra izan da onena 15 ordu eta 11 minutuko denboragaz. Gizonetan Angel Jabeagak irabazi du: 12 ordu eta 52 minutuko denboragaz. Arkaitz Iturriagaetxebarria abadiñarrak 10. postua lortu du 14 ordu eta 13 minutuko denboragaz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!