Bina orduko zortzi saioko programa antolatu du Abadiñoko Udalak. Iazko otsailean saltokietako erakusleihoak hobetzeko ikastaroa antolatu zuten, baita ere, Abadiñoko merkatarientzako. "Merkatarien etengabeko prestakuntza eta teknologia berrietara egokitzea funtsezkoa da negozioei iraupena emateko" azaldu du Iñaki Rekalde Merkataritza, Landa Garapen eta Turismo arloko zinegotziak. Dendariekin batera egindako agerraldian, iaz "Gure Merkatari" mugikorretarako aplikazioa martxan jarri zela gogoratu du Rekaldek, baita ere.