Oihana Azkorbebeitiak Apuko igoera irabazi eta iaz berak ezarritako marka hobetu du

Joseba Derteano 2019ko ots. 17a, 15:44

18 segundotan jaitsi du 2018ko denbora.

Apuko Igoeraren hamabigarren edizioa jokatu da Gueñesko Zaramillo auzoan. Eguraldia lagun, 650 korrikalarik parte hartu dute 23 kilometroko proban, eta bertan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da nesketan, 1.55.46ko denbora eginda. Iaz berak ezarritako errekorrari (1.56.04) 18 segundo jan dizkio. Bigarren, Virginia Perez gordexolarra sailkatu da (2.01.31), eta Oihana Arratibel korrikalari ordiziarrak osatu du podiuma. Mutiletan euskal selekzioko Asier Larruzea gueñestarrak irabazi du lasterketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!