Abadiñoko Udalari eta Anbotoko Azpiko Damak elkarteari aitortza egin die Biocrucesek

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 12a, 15:26

Pediatriako ikerkuntza arloan udalak eta elkarteak egiten duten lanagatik egin diote aitortza.

Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuak Haur Onkologiako ikerketa arloko lankidetzat hartu ditu Abadiñoko Udala eta Anboto Azpiko Damak elkartea, eta aitortza egin die. Javier Crespo Gizarte Ekintza arloko zinegotziak aitortza "harro" egotekoa dela esan du, eta herritarrei eskerrak eman dizkie diru bilketetan parte hartzeagatik.

2018an Abadiñon diru bilketa bi egin zituzten. Ekainean, spinning maratoia egin zuten eta 8.836,21 euro bildu zituzten. Gabonetan, berriz, 1.147 euro batu zituzten elkartasun ekintza batean. Batutako diruak Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuari eman zizkioten haur minbiziaren ikerketa proiektuetarako. Bestalde, udalak "ahal duen heinean" institutuari laguntzen jarraituko duela esan du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!