Markel Rodriguez bigarren Galapagarreko Espainiako Kopan

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 12a, 12:39

Pistako Espainiako Kopako bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan.

Asteburuan Galapagarren (Madril) pistako Espainiako Kopako bigarren jardunaldia jokatu da. Bertan, eskualdeko hainbat txirrindulari izan dira eta lan txukuna burutu dute. Junior mailan Markel Rodriguez abadiñarra bigarren postuan gelditu zen sailkapen nagusian, tempon laugarren, scratchen bosgarren eta puntuaketan bigarren egin ostean. Andoni Espejo hamargarren izan zen tempon eta hogeigarren puntuaketan. Oskar Solanak, berriz, 21en postuan bukatu zuen puntuaketa

Maila nagusian Illart Zuazubiskarrrek laugarren postua lortu zuen; hirugarren sailkatuarengandik puntu bakarrera gelditu zen abadiñarra. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindulariak garaipena lortu zuen tempo proban, seigarrena izan zen scratchean eta hirugarrena puntuaketan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!