Oihana Azkorbebeitiak Kobaz Koba mendi lasterketa irabazi du Zestoan

Anboto 2019ko ots. 10a, 17:26

Mendi lasterketa bi jokatu dira gaur Zestoa herrian: Zaldei bidea (26 km) eta Artzei bidea (15  km). Ibilbide luzeko lasterketan, Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da (2.30.54).

Bigarren Maud Combarieu hendaiarra sailkatu da (2.47.35), eta hirugarren Perez de Leceta donostiarra (2.57.16). Garazi Sampedro atxondarra laugarren izan da (3.05.41).

Mutiletan Eneko Garitagoitia mallabitarra hamaseigarrena izan da. Azkorbebeitiak eta Garitagoitiak elkarregaz egin dute ibilbide osoa. Sailkapen nagusian, hamabosgarren eta hamaseigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!