San Blas jaiak

San Blas azokak zabaldu ditu ateak Abadiñon

Jone Guenetxea 2019ko ots. 3a, 10:02

Euripean jarri dute martxan aurtengo San Blas azoka. Hala ere, jendetza batzea aurreikusten dute antolatzaileek. Egitaraua albiste honetan aurkituko duzu.

Otsailak 3, domeka (San Blas eguna)
Ganadua, baserriko tresnak eta makinak, ortuariak, fruta, gaztaia, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landareak.
XXVII. Abelburu erakusketa.
9:00 Txistularien kalejira Txanbolin taldeagaz.
11:00 Meza nagusia San Trokaz elizan.
11:00-13:00 BELDUR BARIK GUNEA. Txanporta Plazan. Eraso sexisten kontrako sentsibilizazioa, Berdintasun Arloak antolatuta.
12:00 Bertsolariak Ferialeku plazan: Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Garikoitz Sarriugarte; aurkezlea, Bittor Altube.
12:00 Herri kirolak probalekuan:
XIX. Urrezko Aizkolariak txapelketako gizonezkoen binakako norgehiagoka: Aitzol Atutxa II eta Julen Alberdi 'Txikia IV',  Xabier Orbegozo 'Arria V' eta Jon Rekondoren aurka.
- Urrezko Aizkolariak txapelketako emakumeen banakako norgehiagoka: Irati Astondoa – Xanta Sousa
- Urrezko Harrijasotzaileak txapelketako ekitaldia harri bigaz: Imanol Illarramendi 'Kortaberri'
14:00 DJ Alus
16:00 DJ Bull
17:00 Erromeria Ferialeku plazan: Lotxo taldea
18:00 Idi probak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!