San Blas jaiak

"Navarro alkate denetik, bere berbak onak baina hutsak izan dira"

Markel Onaindia 2019ko ots. 1a, 08:52

Eloy Uranga Atxutxa abadiñarra abeltzaina da.

Abadiñoko abeltzainen kopuruak behera egin du azokan azken urteetan.
Navarro alkate denetik, bere berbak onak baina hutsak izan dira. Promesak egin eta ez ditu bete. Baserritarrak nazkatuta gaude. Lehen gugaz berba egiten zuten, azoka antolatzeko batzar bat egin... Baina Navarro dagoenetik, ez da ezer egiten. Lorra elkarteari eman dio ardura, berak eskuak garbitzeko. Eta, gainera, legealdi bitan ez digu ogerleko bat ere igo parte hartzeagatik emandako sariari dagokionez. Alkatearen partetik ez dago interesik, eta herriko abeltzainen parte-hartzea beheraka doa.

Zelako eguna izango da domekakoa?
Lan askokoa. 05:00etan abelburuak garbitu, gero kamoian eraman, erakutsi, berriro garbitu...  ez dut disfrutatzeko astirik edukiko. Zortzi behi eta zekor bi eramango ditut. Aurten jende asko egongo da, domeka delako. Bestela ere, oraindik jende asko mugitzen du azokak.

Entzun duzu ezer antiespezisten protestari buruz?
Entzun dut, bai. Ikusi egin behar hori zer den. Guk ez diegu tratu txarrik ematen abereei; zaindu egiten ditugu, eta egunerako garbi-garbi ipintzen ditugu gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!