Berezia da zuretzat San Blas Azoka?
Lagun asko ikusten dut eta aspaldi ikusi gabeko jendea etortzen da saltokira. Alde horretatik, berezia da, bai. Gainera, urtean hiru azokatan egoten naiz ni: San Blas egunekoan eta Algortako eta Getxoko azoka ekologikoetan. Ama oreagaz egindako 100 ogi ekologiko (espeltazkoa, zekalezkoa, haziekin egindakoa...) eramango ditut. Gozoa eta enpanadak ere eraman gura ditut. Hala ere, Abadiñon okin asko egoten gara.
Saltzeko ez da plaza ona San Blas egunekoa?
Azokarik azoka dabiltzanentzat plaza ona da. Normalean ibiltzen ez garenontzat, gutxiago: jendea ez dago ohituta gureak bezalako produktuetara. Plazako produktu zehatzen bila joaten da jendea. Baina eramaten dudana ondo saltzen dut, eta, beraz, pozik nago. 11 urte dira ogia egiten hasi nintzela, eta sei urte San Blas ferian saltzen.
Ez du ematen eguraldiak lagunduko duenik.
Berogailu katalitikoa eramango dut, apur bat berotzeko. Oso eguraldi txarra eman dute domekarako, bai. Guk estalpea dugu, baina erosleek ez. Hala ere, ez da jenderik eta girorik faltako, ziur!
Egunaz disfrutatzeko tarterik hartuko duzu?
Bai! Saltokia batu ostean, hartuko ditugu txakoli batzuk.