Noiztik daramazu ganadua azokara?
Orain hamar urtetik hona, gutxi gorabehera. Harrezkero, ez dut hutsik egin.
Aurten zein abelburu eramango duzu?
Piriniotar arrazako bost behi, hazitarako bat eta bost txahal eramango ditut.
Zelan prestatuko dituzu abelburuak San Blas egunerako?
Zapatuan behiak basotik etxera ekarriko ditut, garbitzera. Gaba lasto piloagaz utziko ditut, ez daitezen zikindu, eta azokaren ostean berriro ere basora eramango ditut. Kortara goizaldean joango naiz, 4:00etan, eta gero atoian eramango ditut azokara.
Saltzen duzue ezer azokan?
Txahalak salduta ditut dagoeneko, okelarako. Azokara ganadua erakustera joaten gara gehienbat erakusleiho bat da. Baten bati gustatzen bazaizkio, aurrerago behiren bat behar duenean deitu egingo didate beharbada. Saldu ez, baina bezeroak egin ditzakezu gerora begira.
Azokan kontzentrazioa egingo dute abereak erakustearen kontra.
Ganadutegian aberea esklabua dela diote. San Blas egunera doan jendea ganadua ikaragarri zaintzen duena da, hain justu. Ez ditugu ganadutegi industrialak. Baserrietan ditugun abereak etxekotzat hartzen ditugu.