Saharar errefuxiatuei bidaltzeko elikagaiak batuko dituzte asteburuan, Abadiñon

Aitziber Basauri 2019ko urt. 29a, 11:15

Tinduf-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak batuko dituzte otsailaren 1ean eta 2an, Abadiñoko Eroski saltoki handian. Rio de Oro elkarteak antolatutako Elkartasun Karabanaren barruan. 

Lekaleak, arroza, pasta, azukrea, sardinak eta atuna oliotan, eta, konpresak behar dituzte, Rio de Oroko ordezkariek jakin eragin dutenez, eta, kanpainagaz bat egitera animatu gura dituzte herritarrak.Asteburu honetan ez ezik,  hilaren 8an eta 9an ere egongo dira Rio de Orokoak Eroskin, informazioa eman eta parte hartzera animatzen. Durangoko Alde Zaharreko Eroskin ere batuko da elikagaiak otsailaren 1ean hasi eta 11ra bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!