Illart Zuazubiskar Zeelanda Berrira bidean da, pistako Munduko Kopan parte hartzeko

Anboto 2019ko urt. 10a, 09:37

Zeelanda Berriko eta Hong Kongeko Munduko Kopetan parte hartuko du Zuazubiskarrek.

Sare sozialetan iragarri duenez, Illart Zuazubiskar txirrindulari abadiñarra Zeelanda Berrira bidean da. Urtarrilaren 18tik 20ra bitartean Cambridgen (Zeelanda Berria) jokatuko den bosgarren Munduko Kopan parte hartuko du Zuazubiskarrek. Eustrak-Euskadi taldean dabilen txirrindulariak omnium, scratch eta madison probetan parte hartuko du.

Zeelanda Berritik Euskal Herrira itzuli aurretik Hong Kongen jokatuko den seigarren Munduko Kopan ariko da abadiñarra. Hong Kongeko lasterketak urtarrilaren 25ean hasi eta urtarrilaren 27an bukatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!