2019ko udal aurrekontuak babesteko OHZ jaisteko konpromisoa eskatu dio EH Bilduk gobernu taldeari

Aritz Maldonado 2019ko urt. 9a, 10:33

Ohar batean batu ditu EH Bilduk 2019ko aurrekontu proiektua babesteko eskaerak. 

Udal gobernuari hainbat proposamen egin dizkio alderdiak, besteak beste, liberatu kopurua eta hauen soldata jaisteko, landa eremuetarako inbertsioak gehitzea, edota "ez funtsezkoak" diren diru partidak murriztea proposatu du EH Bilduk. Proposamen zehatzagoak ere egin ditu Mikel Urrutia bozeramaile duen alderdiak, adibidez, Muntsaratzeko biribilgunea, Matienako aparkalekuak edota Zelaietako oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bezalako proiektuak lehenestea.

Oposizioko alderdiaren berbetan, aurrekontuek urte osoko jardunbidea arautzen dute, hori dela eta, garrantzitsua da herritarrei aukera ematea ekarpenak egiteko. "Uste dugu herritarrak kontutan eduki behar direla, eta udaletxetik baliabideak jartzen hasi behar gara herritarrek udal dinamiketan parte har dezaten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!