Simplyko beharginek mobilizazioak iragarri dituzte

Anboto 2018ko abenduaren 29a

Urtarrilaren 4an, Durangoko Simply supermerkatuaren ateetan, elkarretaratzea egingo dute. Grebak eta protestak egingo dituzte langileek bizi duten "prekarietate egoera" salatzeko. 

Bizkaiko Simply-ko langileek ELA, LAB eta ESK sindikatuen babesarekin, greba eta mobilizazioak egiten hasiko dira. Mungiakoek ez dute mobilizazioetan parte hartuko.

Ondorengo aldarrikapenak azaldu dituzte, prentsa ohar bidez:
-Pertsonal gehiago kontratatzea
-7 egunetatik zazpi egun irekitzearen eredu komertzialari ezetz esatea.
-Asteko atsedena, legean ezarrita dagoen bezala.
-Tresnak eta lantokiak egoera onean egotea.

Urtarrilaren 4an 10:00etatik 12:00etara Durangoko Simply supermerkatuaren ateetan, elkarretaratzea eta egun osoko greba egingo dute. Urtarrilaren 5ean, greba egingo dute, 10:00etatik 12:00etara. Supermerkatuen ateetan elkarretaratzeak egingo dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!