'Abadiño Eraikiz' prozesu parte-hartzailea martxan dauka EAJk

Markel Onaindia 2018ko abe. 19a, 16:00

2018ko martxoaz geroztik herritarren iritziak batzeko prozesu bat hasita du EAJk.

Abadiñok dituen "funtsezko arloak baloratzea eta ebaluatzea" da prozesuaren helburua, oharrean diotenez. "Zurekin batera, etorkizuneko Abadiñoren bidea egin nahi dugu, denok bait gara beharrezkoak. Ilusioz eta herriaren alde lan egiteko gogoz, lortuko dugu", esan dute jeltzaleek.

Ekimen honetaz informatzeko buletin bat atera du EAJk, eta bertan dakar ere Mikel Garaizabal izango dela 2019ko udal hauteskundeetarako alkategaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!