Mikel Garaizabal izango da Abadiñoko jeltzaleen alkategaia

Markel Onaindia 2018ko eka. 19a, 12:04

EAJk azaldu du Garaizabalena izan dela 2019ko udal hauteskundeetarako zerrendaburu izateko aurkeztutako proposamen bakarra, eta Abadiñoko Uri Buru Batzarrak aho batez onartu duela. 

EAJk beregan jarritako konfiantza eskertu du Garaizabalek. "Apaltasun osoz egiten dut, nigan jarri den konfiantza hori erantzukizunez hartu dut eta baita gogo eta ilusio handiz, Abadiñoko herria, bere auzoak eta herritarren bizimodua hobetzea xede".

Garaizabalek 42 urte ditu eta Abadiñoko Uri Buru Batzarreko presidentea da gaur egun. 23 urtez hasi zen politikan, eta zinegotzi ere izana da. Horrez againera, herriko hainbat taldetan parte hartzen du, Traña-Matienako guraso elkartean eta Barrizten kultur elkartean, adibidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!