Denetariko ekintzak prestatu dituzte asteburu honetarako eta, horien artean, herriko Baske Street Boys eta State Alerta taldeen eta Rise Up talde zornotzarren kontzertua egongo dira, Zalduerrekan, 21:30ean hasita. Zapaturako, egun osoko egitaraua prestatu dute jaialdiko antolatzaileek. Eguerdian, 13:00etan, manifestazioa egingo dute, eta, horren ostean, elkartasun bazkaria. Ostean, berriz, elektrotxaranga eta kontzertuak egongo dira, besteak beste.
Barikuan, Euskal iheslari eta deportatuen historia eta egungo egoeraren inguruko hitzaldia egongo da, 19:00etan, Txanporta Kultur Etxean. Hitzaldiaren ostean, luntxa egongo da bertaratzen direnentzat.