Domeka goizean Igorren jokatutako ziklo-krosean Jon Munitxa abadiñarrak hirugarren postua irabazi zuen. Eiser-Hirumet taldeko txirrindularia Javier Ruiz de Larrinaga irabazlearengandik 1:19 segundora helmugaratu zen.
Emakumezkoetan, junior mailan, Caf Turnkey Engineering taldeko txirrindulariek eskuratu zituzten lehenengo hiru postuak. Lehenengoa helmugaratzen Amaia Lartitegi izan zen, bigarren Nahia Eraña eta hirugarren Maria Arbeloa. Kadete mailan, berriz, euren taldekide den Xana Ruiz hirugarren helmugaratu zen.
Argazkia: Bizkaiko Federazioa.