Hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du Abadiñoko Garbi galdategiak

Anboto 2018ko aza. 29a, 14:23

LAB enpresako ordezkariek azaldu dutenaren arabera, Bilboko merkataritza-arloko epaitegian aurkeztu zuten urriaren 30ean. Enpresa honetan140 langile inguruk egiten dute lan.

Urte gorabeheratsuak bizi izan dituzte Garbi enpresan azken sasoian. Lan istripu larriak egon dira, eta hainbat sute piztu dira baita ere. Langileek protesta ugari egin dute, halaber, beraien lan baldintzak hobetzea eskatzeko. 

Garbi enpresan LAB eta CCOO sindikatuek osatutako enpresa-batzordea daukate. LABek prentsa oharrean azaldu duenez, "asmoa jarduerarekin jarraitzea dela dio enpresak, baina denborak esango du horrela den, denontzako hori izango baitzen irtenbiderik onena. Momentu honetan baina, dena airean dago eta bukaera urrun ikusten da, konkurtso prozesua luzea izango baita".

LAB sindikatuak dioenez, "lanpostuak eta lan baldintzak defendatzea" izango dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!