Mendiko segurtasunerako eta arrisku-prebentziorako ikastaroa Abadiñon

Anboto 2018ko aza. 27a, 09:56

Abenduaren 13an izango da, 18:00etan, Errota kultur etxean. 

Abadiñoko Udalak eta Mendiko Euskal Federazioak elkarlanean antolatu dute ikastaroa. Neurri zehatzak eskainiko dira ikastaroan, Iñaki Rekalde Landa Garapen, Merkataritza eta Turismoko zinegotziaren berbetan: "Inguruaren egoera aurrez nola baloratu, taldean joatearen garrantzia, eraman beharreko material eta botikina bezalako gaiak landuko dira".

Ikastaroan izena emateko irekalde@abadiano.org helbidera idatzi behar da, edo 946215530 telefonora deitu behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!