Gaizka Juaristi abadiñarrak Nafarroako Irisarri Bike Enduro Txapelketa irabazi du

Joseba Derteano 2018ko aza. 21a, 15:47

Gaizka Juaristi podiumaren erdian.

Lau jaitsieretako denborak batuta berea izan zen onena.

Gaizka Juaristi Arrindak (Abadiño, 1980) Nafarroako Igantzi herrian lehiatutako Irisarri Bike Enduro Txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan. Abilidadea eta abiadura uztartzen dituen modalitatean, lau jaitsiera egin zituen bizikletagaz eta denbora denak batuta bera izan zen azkarrena: 11.51. Segundo bakarrera geratu zen Victor Saenz bigarren sailkatua. “Ez nuen irabazterik espero eta oso pozik nago. Aurten ez nabil hainbeste probatan parte hartzen. Gehiago aukeratzen ditut. Espainiako Openean ez dut parte hartu, esaterako. Beraz, aurreneko bosten artean ibiltzea nuen helburu eta irabaztea sorpresa izan zen”, adierazi du Juaristik.

Abiadura bizian egindako jaitsieretan saltoak egin behar izaten dituzte sarritan:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!