Negurako aisialdi eskaintza hobetzea eskatu du EH Bilduk

Aritz Maldonado 2018ko aza. 20a, 11:15

Abadiñon dauden leku estaliei erabilera ematea eskatzen du alderdi independentistak, besteak beste. 

Negua hurbildu ahala, udalak irtenbide bat eskaini behar duela nabarmendu du EH Bilduk ohar baten bidez, eta herritarren beharrei erantzutea lehenetsi dute, baita ere. "Kezka nabaria da herrian, izan ere, horren erakusle dira udalean herritar talde batek aurkeztu zituen 400 sinadurak" adierazi du EH Bilduk. "Aukerak badaude, frontoiak, erabilera anitzeko eraikina Matienan, probalekua Zelaietan, Muntsaratzeko lokalak...". Beharrezkoa ikusten dute irtenbidea ematea negua iritsi aurretik, gainera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!