Azaroaren 24an La Ópera de los Suburbios antzeztuko du Kilkarrak taldeak. Abenduaren 1ean, Mulädarra konpainiak I NI CE obra antzeztuko du. Afrikaz maitemindutako zazpi emakumek prestaturiko dantza eta musika ikuskizuna da hau. 19:00etan hasiko dira obra guztiak.
Zortzi euroko bonua
Antzerki guztietara joateko, 8 euroko bonua dago salgai. Bestela, obra bakoitzaren sarrera 3 eurokoa da. Azaroaren 10ean abiatu zen Antzerkiñoren 4. edizioa, Huts Teatro taldearen Hozkailua lanagaz.