Oihana Azkorbebeitiak 'Mendiaren altzoan' liburua kaleratuko du Durangoko Azokarako

Anboto 2018ko azaroaren 9a

Euskal Herriko mendi korrikalaririk onenetakoa denak bere lehen liburua kaleratuko du, eta Durangoko Azokan egongo da salgai, bideo honetan aurreratu duenez.

Abadiñoko kirolariak hainbat hausnarketa plazaratuko ditu bere liburuan. Lasterketak, familia, amatasuna, txikitako akorduak, mendizaletasuna... Izan ere, lasterketetan faktore eta sentipen ugari nahasten zaizkio Azkorbebeitiari, lehia hutsaren gainetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!