Urkiolako parke naturalak hamaika ibilbide eder egiteko aukera eskaintzen du. Horietako batzuk erabiliz, mendi martxa eta lasterketa bana antolatzekoa zen Abadiñoko Sekulebedarra kirol kluba domeka honetarako. Hala ere, antolatzaileek eguraldi iragarpenarengatik proba bertan behera uztea erabaki dute.