20. urteurreneko ospakizunean murgilduko da Abadiñoko gaztetxea

Aritz Maldonado 2018ko urr. 23a, 16:34
Iazko argazkia

Abadiñoko gune autogestionatuak hogei urte bete dituela ospatzeko, aste osoko egitaraua prestatu du bertako asanbladak.

Gaur hasiko da ospakizuna eta domekara arte iraungo du; martitzenean, dantzariekin eta trakagaz ekingo diote urteurrenari. Eguenean, 'potepote'-an bilduko dira abadiñarrak, eta, 19:00etan, Eskupitajok grabatu duen bideokliparen emanaldia egongo da. Barikuan, The Cheap and Nasty Boys taldearen kontzertua egongo da. Zapatuan, hilak 27, egun osoko ospakizuna egingo dute gaztetxean. Besteak beste, bizikleta martxa, bazkaria eta kontzertuak egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!