Ia 9.000 euroko laguntza haur minbiziaren aurkako ikerketarentzako

Aritz Maldonado 2018ko urr. 23a, 09:31

Abadiñoko Udalak antolaturiko 'Irribarrez Pedalka' elkartasun ekimenean baturiko dirua Bio Gurutzeta-Bizkaia ikerketa taldeari eman dio.

Joan den ekainaren 10ean egin zen elkartasun maratoia, eta 350 lagunek parte hartu zuten bertan. Guztira, 8.836, 21 euro bildu ziren. Gizarte ekintzako Javier Crespok eta jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek eman zieten txekea Gurutzetako ikerketa taldeko ordezkariei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!