Forma tailerra Katalamixon elkartearen eskutik

Anboto 2018ko urr. 22a, 10:41

Katalamixon aisialdi elkarteak forma tailerra antolatu du azaroaren 4rako. Hiru urtetik 10 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailer honetan parte hartzeko izena emateko epea gaur zabaldu dute, eta urriaren 26an itxiko dute. 

Matienan eskainiko du forma tailerra Katalamixonek, 17:30etik 19:00etara. Trañabarren 1 eta 3 arteko lokalean, Pino plazan. 20 lagunentzako lekua egongo da eta bost euro ordaindu behar dira.

Izena emateko katalamixon@gmail.com posta elektronikora bidali behar da mezua, izen-abizenak, jaiotze data eta telefono zenbaki bat zehaztuta. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!