Geredixa elkartearen XXVII. Perretxiko Erakusketa egingo da asteburuan

Aritz Maldonado 2018ko urr. 16a, 09:10

Perretxikoei buruzko argazki erakusketa bat ere egingo da.

Urriaren 20ean bildutako perretxikoak sailkatuko dira. Domekan, ostera, Errota kultur etxean ikusgai jarriko dira. Horrekin batera, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa egingo da Errotan bertan urriaren 30era arte. 

Hiru sari banatuko dira argazki lehiaketan. Argazki onenak 150 euro eramango ditu, eta bigarren geratzen diren biek, 100 euroko sari bana. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!