Udalak jakitera eman duenez, erreka zati zikinenak garbitu dituzte: Muntsaratzeko merendero ondoko zatia, Zelaietatik Astolako poligonora bitarteko erreka eta Matienako leku bi. Lanok egiten hamabost egunez ibili dira. Prentsa oharrean azaldu dutenez supermerkatuko karroak, gurpilak, altzariak, jarlekuak, plastikozko poltsak... atera dituzte.
Iñaki Rekalde zinegotziak adierazi duenez, udalak horrelako kanpainak urtero egin gura ditu. "Asmoa herritarrei ingurumenerako zaborrak behar den lekuan ez uztea zeinen kaltegarriak diren erakutsi gura diegu eta".