"Errekurtso prebentiboak neurri gabe, formaziorik gabe eta ondorioz betebeharrak betegabe jarraitzen dutela aztertu zuten bere garaian" salatu du ELAk.
2016an salaketa jarri ostean, enpresak Lan ikuskaritzaren eta Osalanen bisita jaso zuen, eta enpresari ELAk salatutako gabeziak kontutan hartzeko eskatu zioten, eta neurri horiek hartzeko txostena idatzi zuten; sindikatuaren arabera, 2016ko maiatzaren 26ean jaso zuen enpresak errekerimendua betetzeko agindua.
2017ko ekainean, salaketa berria erregistratu zuen ELAK, errekerimenduak ez zirelako betetzen ari. "Langileon osasuna era konziente batean arriskutan jartzen ari dira; produkziorako erraminta bezala ikusten gaituzte eta ez diote inongo begiruenerik gure bizitzei" salatu du sindikatuak, baita ere.